Foru Barriaren V. Mendeurrena
Abellaneda • Gerediaga • Ruta Juradera
Ibilbide Historikoak Bizkaia bere ondarearen bidez ezagutzeko bisita-programa da.
Bizkaiko Foru Berriaren 500. urteurrena dela-eta, edizio berezi honek hiru bisita gidatu eskaintzen ditu, lurraldeak Erdi Aroan izan zuen antolaketa eta egituraketa ezagutzeko. Gernikako, Abellanedako eta Gerediagako batzar-etxeak dira ibilbide hauen ardatz nagusiak, eta uztailean eta irailean zehar aukera paregabea eskaintzen dute Bizkaiko erakundeen eta antolaketaren jatorria, bilakaera eta aztarna historikoa bertatik bertara ezagutzeko.